MUBIL Mobility Expo erakusketarekiko lankidetza akordioa berrituta, Direbús elkarteak areago parte hartuko du azokan

(Irun, 2025eko uztailaren 2a). Direbús elkarteak eta MUBIL Mobility Expo azokak, aldebiko lankidetza berriro formalizatu nahian, akordio bat sinatu dute, elkartearen partaidetza aktiboa areagotzeko Europako hegoaldeko mugikortasun jasangarriaren industriaren azoka profesionalaren hurrengo edizioan: bidaiarien errepideko garraioa ordezkatuko du enpresa elkarteak. Akordioa sinatzeko ekitaldia Ficoban izan zen, joan den ekainaren 24an, MUBIL Mobility Expo azokako Batzorde […]
MUBIL Mobility Expoko batzorde teknikoak bilera egin du «Mugikortasun eraldatzailea» lelopean egingo den bosgarren edizioa antolatzeko lanetan jarraitzeko

(Donostia, 2025eko ekainaren 24a). Bilera egin du gaur MUBIL Mobility Exporen batzorde teknikoak Ficoban, martxoaren 25ean eta 26an egitekoa den Europa hegoaldeko mugikortasun jasangarriaren industriaren erreferentziazko azoka profesionalaren bosgarren edizioarako aurrerabideak berrikusteko. Bilera azokaren merkaturatzea ofizialki abiarazi eta egun gutxira egin da. Interes bizia piztu du edizio berri honek enpresa erakusketarien eta eragile publiko eta […]
Abian da MUBIL Mobility Expo erakusketaren 5. edizioko komertzializazioa, mugikortasun jasangarriaren Europako hegoaldeko industriaren azoka profesionalean parte hartzeko

Donostia, 2025eko ekainaren 2a. 2026ko martxoaren 25ean eta 26an, Gipuzkoa mugikortasun jasangarriaren erdigunea izango da berriro, bosgarrenez MUBIL Mobility Expo egingo da-eta Ficoban: mugikortasun garbi, irisgarri, seguru eta konektatuaren Europako hegoaldeko industriaren erreferentziazko azoka profesionala. Deskarbonizazioa eta trantsizio energetikoa bultzatzen ari diren eraldaketa ekonomikoaren esparruan, mugikortasun jasangarria inflexio puntuan dago, eta, testuinguru horretan, MUBIL Mobility […]
Hidrogenoaren Euskal Korridoreak bat egin du MUBIL Mobility Exporekin

(Donostian, 2023ko abenduaren 20an). MUBIL Mobility Expo Europako hegoaldeko mugikortasun jasangarriaren industriaren azoka profesionalak aurrera jarraitzen du bisitariei eta enpresa erakusketariei beren proposamena aberasteko helburuan, benetako arazoei buruzko eztabaida sektorialak eginez. Hidrogenoaren Euskal Korridoreak (BH2C) Mugikortasuneko Erabileraren Bertikalaren III. Topaketa egingo du MUBIL Mobility Expo azokaren laugarren edizioaren barruan, azoka profesionalarekin bat egiteko aukera paregabe […]
MUBIL Mobility Expo 2024ko batzorde teknikoaren lehenengo bilera

(Donostia, 2023ko urriak 2). MUBIL Mobility Expo Europako hegoaldeko mugikortasun jasangarriaren industriako azoka profesionaleko batzorde teknikoa gaur goizean bildu da , azokaren egoitza izango den Ficoban. Topaketaren bidez, antolaketa nola doan jakin ahal izan da; esaterako, erakusketa-enpresak nola erakartzen ari diren eta jarduerak nola antolatu diren; izan ere, horrela bihurtzen da MUBIL Mobility expo mugikortasun […]
2024ko apirilaren 17 eta 18an egingo da mugikortasun jasangarriaren azoka profesionalaren laugarren edizioa

(Donostia, 2023ko ekainak 12). Europako hegoaldeko mugikortasun jasangarriko eragile nagusiek, publikoek zein pribatuek, beste hitzordu bat dute sektoreko azken nobedade eta joerekin datorren urteko apirilean. MUBIL Mobility Expo-ren antolatzaileak dagoeneko hasi dira lanean, fabrikatzaileak; erosleak; produktu , zerbitzu eta konponbide hornitzaileak; enpresa liderrak eta preskriptoreak biltzeko. Hitzorduak erakusketa gune bat izango du, eta bertan izango […]
Go Mobility by MUBILek hazten ari den sektore baten itxaropen onek markatutako edizioa itxi du

Go Mobility by MUBILek atzo, osteguna, itxi zituen ateak, Ficoban Europa hegoaldeko mugikortasun iraunkorraren industria berriz elkartu duten bi eguneko azokaren ondoren. Sektoreak berriz elkartzeko gogoa zuen, eta hori azoka esparruko hiru pabiloietan nabaritu da, giro bikaina izan baitute. 1.500 pertsona inguru hurbildu dira egunotan Ficobara, azokaren hirugarren edizio honetan parte hartu duten 102 enpresa […]
100 enpresak parte hartuko dute Go Mobility by MUBIL azokaren hirugarren edizioan, 2020an baino % 22 gehiagok

Datorren hilabetean ospatuko den Go Mobility by MUBIL mugikortasunaren industriaren Europa Hegoaldeko azokaren hirugarren edizioak merkaturatzea itxi du, espazioaren % 100 salduta. Parte hartzen duten 100 enpresek erakutsiko dituzte mugikortasun jasangarri garbi, irisgarri, seguru eta konektaturako beren produktuak Ficobako hiru pabilioietan, eta kanpoko erakusketa eremuan egingo dira ibilgailuak gidatzeko erakustaldiak eta probak bisitarientzat. Guztira, 12.000 […]
Go Mobility by MUBILek bere datak mugitu ditu eta apirilaren 27 eta 28an ospatuko da

Mugikortasun iraunkorraren azokaren sustatzaileek azokaren datak aldatzea erabaki dute, pandemiaren bilakaerak sortutako ziurgabetasuna dela eta, eta estatuko eta nazioarteko bisitarien etorrera errazteko. COVID-19aren pandemiaren egungo bilakaeraren ondorioz, Go Mobility by MUBILen administrazio bultzatzaileek 2022ko martxoaren 2ko eta 3ko azokaren datak, hasiera batean aurreikusitakoak, 2022ko apirilaren 27 eta 28ra aldatu dituzte. Go Mobility by MUBIL azokaren […]
Go Mobility by MUBIL merkaturatzen ari da eta 30 erakusmahai ditu baieztatuta

Gaur goizean, Go Mobility by MUBIL 2022ren Batzorde Teknikoaren lehen bilera egin da Ficoban. Bilera horretan, azokaren merkaturatzearen bilakaeraren berri eman da, eta ekitaldiaren antolaketari buruzko hainbat alderdi jorratu dira. Gaur egun, 30 erakuslek baieztatu dute Europako hegoaldean erreferente den industria erakusketa honetan parte hartuko dutela. Parte hartzen duten enpresak mugikortasun berriaren balio katearen hainbat […]