MUBILEN ONGIETORRIA
Mugikortasun adimenduna eta iraunkorra nazioartean partekatutako erronka handienetako bat da. Lokaletik globalera, indibidualetik kolektibotasunera, egunez egun irtenbide berriak bilatzen dira erronka horri aurre egiteko.
Mubil Fundazioan sektoreko eragileekin kolaboratzen eta lan egiten dugu, gure lurraldea nazioarteko erreferente izan dadin mugikortasun adimendun eta jasangarriaren alorrean.
Testuinguru horretan, MUBIL Mobility Expo azoka profesionala erakusleiho bikaina da eragileek jasangarritasunaren inguruko proposamen berritzaileenak aurkez ditzaten. 2024ko apirilean egingo dugu ekitaldi horren laugarren edizioa, eta hori, berriz ere, aukera paregabea izango da mugikortasunaren industriako Europako profesionalak eta antolakundeak elkartzeko eta aukerak eta sinergiak sustatzeko.
Mugikortasun adimendun eta jasangarri bat egia bihurtzeko gaitasuna gure esku dago.