2024ko apirilak 17 eta 18 4. edizioa FICOBA (Basque Country)

2024ko apirilak 17 eta 18 4. edizioa
FICOBA (Basque Country)

ZER DA MUBIL
MOBILITY EXPO?

Mugikortasun jasangarriaren ekosistemaren alderdi industrial eta digitaleko azoka profesionala da. Europako hegoaldeko eragile publiko eta pribatu nagusien topagunea da. Bertan, gaur egungo beharrei eta mugikortasun jasangarriaren etorkizuneko erronkei aurre egiteko soluzioak bilatuko dira.

ZER
AUKERA

ESKAINTZEN DITU?

MUBIL Mobility Expo mugikortasun jasangarriaren balio-kate osoan negozio-aukerak sortzera bideratutako azoka komertziala da.

Esparru pribilegiatua da automobilgintzako, ekipamendu elektrikoko, bateria fabrikatzaileetako, energia hornitzaileetako (oil, gas eta hidrogenoko), azpiegitura eta sare enpresetako, zerbitzu integratzaileetako, konektagarritasuneko, adimen artifizialeko eta Big Datako, erakunde publikoetako eta flota-operadoreetako enpresentzat. Erantzunak eskaintzen ditu eta negozioa sortzen du ibilgailuen inguruan, kargatzeko azpiegituraren inguruan, energia biltegiratzearen inguruan trakzio- edo birkarga-aplikazioetarako, mugikortasun elektriko eta partekatuko zerbitzuen inguruan, eskariaren araberako garraio-irtenbideen inguruan eta Mobility as a Service (Maas) zerbitzuaren inguruan, mikromugikortasun zerbitzuen inguruan, ekosistema globalaren inguruan eta mugikortasun jasangarriaren merkatuen inguruan.

Bisitariak operadoreak, erosleak, hirietako eta enpresetako erabakitzaileak eta negozio-aukera berrien bila dabiltzan zerbitzu-hornitzaileak dira.

ZEINTZUK DIRA MUBIL
MOBILITY EXPOREN HELBURUAK?

01. Berrikuntza

Europan mugikortasun jasangarriaren esparruan dauden berrikuntzen eta aurrerapenen erakustoki izatea.

02. ELKARGUNEA

Mugikortasun jasangarriaren irtenbide industrial eta digitalaren arloko behar eta erronken, eta produktu eta irtenbideen, trukerako jokaleku izatea.

03. INPAKTUA

Mugikortasun jasangarriak industriarako sortzen dituen abaguneak zabaltzea.

04. DINAMIZAZIOA

Mugikortasun jasangarriaren zerbitzuetan inplikatutako sektoreen arteko lotura erraztea: automobilgintza, azpiegiturak, energia, telekomunikazioak eta eraldaketa digitala.

05. INSPIRAZIOA

Talentu inspiratzailea eta/edo nazioartekoa erakartzea ekitaldira.

06. MARKET PLACE

Parte-hartzaileen artean negozioa sor dadila sustatzea.

07. TALENTUA

Eremu honetako etorkizuneko premiei erantzuna emango dieten profesional berriak prestatzeko zer erronka eta joera dauden ezagutzea.

08. JASANGARRITASUNA

Ingurumenaren jasangarritasuna sustatu.

Trazado 875

Zergatik
Euskal Herrian?

Mugikortasun zerbitzu berrien arloan lan egiten duten eskualdeen abangoardian dagoelako Euskadi. Eskarmentu handiko industria-ehun berritzailea du, balio-kate osoan zehar hedatuta, eta enpresa erreferenteak, Europa mailan aintzat hartutako zentro teknologikoak, kluster dinamiko eta espezializatuak, talentua biltzen duten unibertsitateak, lanbide heziketako zentroak, eta mugikortasun iraunkorreko irtenbide berritzaileak zehazten eta abiarazten aurrendari izandako ekintzaileak eta eragile publikoak ditu, halaber.

MUBIL HUB,
MUGIKORTASUN
ADIMENDUA ETA
JASANGARRIA

MUBILek Euskadin mugikortasun adimendunaren eta jasangarriaren arloan ekimenak bultzatzen dituzten eragile publiko eta pribatuen ahaleginak biltzen ditu, Gipuzkoa eta Euskadi eragile garrantzitsu bihur daitezen mugikortasun adimendun eta jasangarriaren esparruan.

xehetasunak

FITXA TEKNIKOA

Hurrengo edizioaren data:
2024ko apirilaren 17 eta 18a

Ordutegia:
Apirilak 17: 9:30 – 18:00
Apirilak 18: 9:30 – 17:00

Maiztasuna:
Bi urtez behin

Aurreko edizioak:
2018, 2020 eta 2022

Lekua:
Ficoba, Gipuzkoako erakustazoka

Izaera:
Profesionala

Edizio kopurua:
Laugarrena

Bisitariak: xede taldea

JATORRI GEOGRAFIKOA

Gipuzkoa
57%
Bizkaia
11%
Araba
5%
Nafarroa
4%
Estatuko gainontzekoak
14%
Europa
7%
Hego Amerika
2%

KARGUA

Departamendu zuzendaria eta zonako arduraduna
35%
Zuzendari / Gerentea / CEO
20%
Teknikaria (funtzio publikoa)
8%
Prentsa
2%
Beste batzuk
16%

EROSKETA AHALMENA

Hornitzaile potentzialen hausnarketan
10%
Erabaki / Erosten du
27%
Aholkatzen du
27%
Beste batzuk
36%

BISITARI POTENTZIALEN PROFILA

Azokak Hosted Buyer Programa bat dauka: erabakitzeko ahalmena eta hurrengo 2 urteetarako 200.000 €-ko inbertsio plan bat duten erosleak gonbidatzean datza.

ARLOKO ENPRESA KOPURUA

Sektore hauetako* 6 langile baino gehiagoko enpresen kopurua 2020an:

ESPAINIA

34.590

Iturria: INE (Estatistikako Institutu Nazionala)

EUSKAL HERRIA ETA NAFARROA

2.220

(*) Erreferntzia sektoreak: Motorren, ibilgailu motordunen, karrozerien eta motordun ibilgailuetarako osagaien fabrikazioa Energia elektrikoaren eta gasaren hornidura Ibilgailu motordunen, motozikleten eta osagarrien salmenta, konponketa eta mantentze-lanak Lurreko garraioa Telekomunikazioak Ikerketa eta garapena Motordun ibilgailuen alokairua

ERAKUSKETARI POTENTZIALAREN PROFILA

ZER PROFIL DUTE
ERAKUSKETARIEK?

Auto, motozikleta, furgoneta, kamioi, autobus eta tranbien fabrikazio eta muntaketa eta azpikontratazioa

Bizikleten, patineteen eta mugikortasun pertsonaleko beste ibilgailu batzuen fabrikazio eta muntaketa eta azpikontratazioa

Karga azpiegiturak

Energia biltegiratzea

Osagaien fabrikazioa

Energia hornikuntza

Mugikortasun konektatu edota autonomorako soluzioak

Mugikortasun partekaturako zerbitzuak

Intermodalitate soluzioak, MaaS eta eskatu ahalako garraioa

Emisio gutxiko eremuak kudeatzeko eta kontrolatzeko sistemak

Garraio sistema inteligenteak, ustiapenean laguntzeko sistemak eta bidaiariei informazioa emateko sistemak

Big data, adimen artifiziala, gauzen Interneta (IoT), blockchain, infotainment eta zibersegurtasuna

Aparkamendu soluzio digitalak

Teknologia eta ikerketa zentroak

Startup-ak

Aholkularitza

Klusterrak, inkubagailuak eta elkarteak

Unibertsitateak eta lanbide heziketa

Administrazio publikoak / erakundeen ordezkaritza

Ingeniaritza zibila, herri lanak eta azpiegiturak

Kaleko altzariak eta hirigintza taktikorako soluzioak, trafikoa baretzeko soluzioak eta irisgarritasun soluzioak

Mugikortasun jasangarrirako soluzio integralak

AKTIBITATEAK

HITZALDIAK

Nazio mailako zein nazioarteko hizlariek mugikortasun iraunkorraren industriaren garapenaren…

CITY MARKET PLACE

Mugikortasun iraunkorrean erronka zehatzak dituzten Europako hirien arteko topagunea…

TEST DRIVE

Ibilgailuak/motorrak/bizikletak gidatzeko erakustaldiak eta probak bisitarientzat.

SEKTOREAREN DATUAK

SEKTOREAREN NEGOZIO-BOLUMENA

AURREIKUSITAKO INBERTSIOEN BOLUMENA

MUBIL MOBILITY EXPOKO ERAKUSKETARIAK

ERAKUSKETARIA IZAN NAHI DUZU

AZOKARA ETORRI NAHI DUZU?

EMAN IZENA DOAN HEMEN

MARIA TSAVACHIDIS

CEO
EIT Urban Mobility

La Dra. Maria Tsavachidis es la directora general de EIT Urban Mobility, una comunidad europea de conocimiento e innovación para acelerar la transición hacia la movilidad urbana sostenible y los espacios urbanos habitables. Antes de incorporarse al Instituto Europeo de Innovación y Tecnología en 2018, fue responsable de Innovación en Siemens durante más de 20 años, empresa en la que ocupó diferentes puestos. Comenzó su carrera como investigadora en el campo de los sistemas de transporte inteligentes y tiene un doctorado en ingeniería de tráfico por la Universidad Técnica de Múnich.