2026ko martxoak 25 – 26 5. edizioa FICOBA (Basque Country)

2026ko martxoak 25 – 26 5. edizioa
FICOBA (Basque Country)

BERRIAK

MUBIL Mobility Expoko batzorde teknikoak bilera egin du «Mugikortasun eraldatzailea» lelopean egingo den bosgarren edizioa antolatzeko lanetan jarraitzeko

(Donostia, 2025eko ekainaren 24a). Bilera egin du gaur MUBIL Mobility Exporen batzorde teknikoak Ficoban, martxoaren 25ean eta 26an egitekoa den Europa hegoaldeko mugikortasun jasangarriaren industriaren erreferentziazko azoka profesionalaren bosgarren edizioarako aurrerabideak berrikusteko.

Bilera azokaren merkaturatzea ofizialki abiarazi eta egun gutxira egin da. Interes bizia piztu du edizio berri honek enpresa erakusketarien eta eragile publiko eta pribatuen artean, bai eta etorkizuneko mugikortasunerako soluzio berritzaile eta jasangarriak garatzen dituzten erakundeen artean ere.

«Mugikortasun eraldatzailea» lelopean, aurtengo edizioan digitalizazioak eta berrikuntzak bultzatutako mugikortasun jasangarriaren inpaktu erreal, positibo eta eraldatzailean jarriko da arreta, hainbat esparruri erreparatuta: industria eta industriaren balio-katea, erregulazioak eta araudiak, hirien eta lurraldeen garapena eta, noski, pertsonen bizi-kalitatea.

Batzorde teknikoaren bileran, antolakuntzarako funtsezko alderdietan egindako aurrerapausoak landu dira: enpresa erakusketariak lotzeko lanetatik hasi eta eduki eta jarduera osagarrien programaren diseinura arte. Horiei esker, beste urte batez ere, MUBIL Mobility Expo mugikortasun jasangarrirako topagune profesional onena izango da: garbia, irisgarria, segurua eta konektatua.

Espazio horretan, sektoreko eragile publiko eta pribatu nagusiak biltzen dira, mugikortasun jasangarriaren egungo beharrei eta etorkizuneko erronkei erantzungo dieten punta-puntako soluzio digital eta industrialak aurkezteko.

MUBIL Mobility Expo

MUBIL Mobility Expo, Europako hegoaldeko mugikortasun jasangarriaren industriaren azoka profesionala, MUBILek bultzatzen du, zeina Euskadiko mugikortasun adimendun eta jasangarriaren polo bat den, Gipuzkoako Foru Aldundiaren (Ekonomia Sustapeneko eta Proiektu Estrategikoetako departamentua) Etorkizuna Eraikiz ekimenaren barruan sortua, eta Eusko Jaurlaritzaren (Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saila) eta EEE Energiaren Euskal Erakundearen babesa du. Xedea du sektore horretan dauden gaitasunak indartzea, haien garapena bultzatzea eta alor horretako enpresa-sareak nazioartean duen lehiakortasuna eta posizionamendua indartzea.

MUBIL Mobility Expoko batzorde teknikoa osatzen dutenak    

MUBIL Mobility Expoko batzorde teknikoa mugikortasun jasangarriarekin eta energiarekin lotura duten erakunde publikoetako, enpresetako, zentro teknologikoetako eta elkarteetako ordezkariek osatzen dute.

  • AEDIVE (Ibilgailu elektrikoa garatzeko eta bultzatzeko enpresa-elkartea)
  • Basquenergy Cluster
  • BRTA-Basque Research and Technology Alliance
  • CAF taldea
  • Dbus
  • Direbus
  • Donosti Bus
  • EIT InnoEnergy
  • EIT Urban Mobility
  • EEE. Energiaren Euskal Erakundea
  • Euskadi-Nafarroa-Akitania euro eskualdearen bulegoa
  • Euskadiko Mugikortasunaren eta Logistikaren klusterra
  • Eusko Jaurlaritza. Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saila
  • Evsare
  • Ficoba
  • Gipuzkoako Foru Aldundia. Ekonomia Sustapeneko eta Proiektu Estrategikoetako departamentua
  • Gipuzkoako Industri Ingeniarien Elkargo Ofiziala
  • Gipuzkoako Merkataritza Ganbera          
  • IRIZAR e-mobility
  • MUBIL
  • Petronor
  • Tecnalia

MARIA TSAVACHIDIS

CEO
EIT Urban Mobility

La Dra. Maria Tsavachidis es la directora general de EIT Urban Mobility, una comunidad europea de conocimiento e innovación para acelerar la transición hacia la movilidad urbana sostenible y los espacios urbanos habitables. Antes de incorporarse al Instituto Europeo de Innovación y Tecnología en 2018, fue responsable de Innovación en Siemens durante más de 20 años, empresa en la que ocupó diferentes puestos. Comenzó su carrera como investigadora en el campo de los sistemas de transporte inteligentes y tiene un doctorado en ingeniería de tráfico por la Universidad Técnica de Múnich.