2026ko martxoak 25 – 26 5. edizioa FICOBA (Basque Country)

2026ko martxoak 25 – 26 5. edizioa
FICOBA (Basque Country)

BERRIAK

MUBIL Mobility Expo-k bere dimentsio europarra indartzen du mugikortasun iraunkorrean erreferente diren hiru kluster frantsesekin lankidetza hitzarmen baten bidez

• ID4Mobility, NextMove eta CARArekin sinatutako hitzarmen estrategikoa azokak Partner Country bat izateko duen ekimenaren barruan kokatzen da; edizio honetan, Frantzia izango da herrialde gonbidatua, eta horrek parte hartze nabarmena bermatuko du enpresa frantsesen aldetik

(Donostia, 2025eko irailaren 16a). 2026ko martxoaren 25ean eta 26an Ficoban egingo den MUBIL Mobility Expo azokak hitzarmen estrategikoa lortu du mugikortasun iraunkorrean berrikuntzaren arloan Frantziako hiru polo nagusirekin: ID4Mobility, NextMove eta CARA. Aliantza hau azokaren nazioarteko izaera indartzeko helburuarekin sortutako Partner Country ekimenaren parte da. Edizio honetan, Frantzia izango da herrialde gonbidatua, eta horrek enpresa eta teknologia lankidetzarako aukera berriak zabalduko ditu.

Akordioa sinatu duten hiru klusterrak beren esparruetan erreferente europarrak dira. ID4Mobility lehiakortasun polo gisa jarduten du, eta Bretainia, Loiraren Herrialdeak eta Akitania Berriko proiektuen sustatzaileei laguntzen die lurreko mugikortasunaren etorkizunerako eragin handiko irtenbideak diseinatzen, garatzen, esperimentatzen eta industrializatzen.

NextMove Frantziako “Mobility Valley”-aren buru da eta bertako ordezkari nagusia. Europaren mailako automobilgintza eta mugikortasuneko berrikuntza ekosistema nagusietako bat da, balio kate osoa hartzen duena. Ikerketatik hasi eta industriara eta zerbitzuetara arte, NextMovek Normandia eta Parisko eskualdeetako eragile nagusiak biltzen ditu, lehiakortasuna bultzatzeko eta trantsizio prozesuak laguntzeko helburuarekin.

Bestalde, CARA Auvernia, Rodano-Alpeak eta Zentro-Loira Harana eskualdeetan du egoitza, eta 420 kide baino gehiago biltzen dituen lehiakortasun poloa eta klusterra da (industria enpresak, garraio operadoreak, ikerketa laborategiak eta prestakuntza zentroak). Europan erreferentea, CARAk laguntza eskaintzen die pertsonen eta merkantzien garraio sistemen eraldaketan, osasun publikoaren eta trantsizio ekologiko eta digitalaren erronkei aurre egiteko. Bere kideen artean sei sektore nagusitakoak daude: ibilgailu industrialak, automobilak, aire garraio gidatua, ibaiko garraioa, trenbidea, bizikletak eta mikromugikortasuna.

Hiru kluster horiek MUBIL Mobility Expo-ri beren esperientzia, ikuspegia eta lidergoa eskainiko diote mugikortasunaren eraldaketan. ID4Mobilityko Berrikuntza eta Europa zuzendari den Véronique Rottier-ek adierazi duenez, “MUBIL Mobility Expo-n parte hartzeko dugun interesa gure kideei Espainiako, eta bereziki Euskal Herriko merkatua ezagutzeko aukera ematean datza, beren zerbitzu/produktuak zabaltzeko eta tokiko lankidetza berriak ezartzeko helburuarekin”.

Akordio honi esker, MUBIL Mobility Expo-ren posizionamendu europarra indartzen da, eta irtenbide, teknologia eta lankidetza sare berrietara sarbidea errazten da. Hasierako datuek erakusten dute parte-hartze maila altua izango dela eta aurreko urteekiko hazkunde nabarmena aurreikusten dela.

MUBIL Mobility Expo-ri buruz

MUBIL Mobility Expo, Hego Europako mugikortasun iraunkorraren industriaren azoka profesionala da, MUBILek sustatua —Euskadiko mugikortasun adimendun eta iraunkorraren hub-a—. Azoka hau Gipuzkoako Foru Aldundiaren Etorkizuna Eraikiz ekimenaren baitan sortu zen (Ekonomia Sustapen eta Proiektu Estrategikoetako Departamentua) eta Eusko Jaurlaritzaren (Industria, Trantsizio Energetiko eta Iraunkortasun Sailaren) eta EEEren (Energiaren Euskal Erakundea) babesa du. Helburua da sektore honetako gaitasunak indartzea, garapena bultzatzea eta euskal enpresa-sarearen lehiakortasuna eta nazioarteko posizionamendua indartzea.

MARIA TSAVACHIDIS

CEO
EIT Urban Mobility

La Dra. Maria Tsavachidis es la directora general de EIT Urban Mobility, una comunidad europea de conocimiento e innovación para acelerar la transición hacia la movilidad urbana sostenible y los espacios urbanos habitables. Antes de incorporarse al Instituto Europeo de Innovación y Tecnología en 2018, fue responsable de Innovación en Siemens durante más de 20 años, empresa en la que ocupó diferentes puestos. Comenzó su carrera como investigadora en el campo de los sistemas de transporte inteligentes y tiene un doctorado en ingeniería de tráfico por la Universidad Técnica de Múnich.