2026ko martxoak 25 – 26 5. edizioa FICOBA (Basque Country)

2026ko martxoak 25 – 26 5. edizioa
FICOBA (Basque Country)

BERRIAK

MUBIL Mobility Expo azoka dator, mugikortasun jasangarriaren inguruko jakintza foroa eta topagunea

MUBIL Mobility Expo, mugikortasun jasangarriari buruzko Europako hegoaldeko azoka profesionala, Ficobara etorriko da martxoaren 25 eta 26an. Edizio honetan, berriro ere, azokak erakutsiko du erreferentea dela mugikortasun adimendunaren eta jasangarriaren balio katean, eta aurrerapauso handiak egin dituela arlo horretan.

Erakusketez gain, MUBIL Mobility Exporen erakargarri nagusienetako bat jarduera paraleloen programa da. Izan ere, enpresa erakusleen eta bisitarien esperientzia aberasten du, eta azoka gogoetarako, eztabaidarako eta aukerak sortzeko gune bilakatzen du.

Programaren ardatz nagusien artean ditugu mahai-inguruak; horien edukiak diseinatzeko, proposamenen deialdi bat (call for abstracts) egin da enpresa erakusleen artean, sektorearen benetako erronkak islatzen dituen ikuspegi bat lortzeko. Saioen bitartez, industriarako interesgarriak diren zenbait gai jorratuko dira, besteak beste:

  • 360º-ko mugikortasun elektrikoa: Balio-kate osoa aldatzen duen eraldaketa.
  • Industria mugitzen duen energia: Azpiegiturak eta mugikortasun elektrikoaren aro berria.
  • Etorkizuneko mugikortasuna: Automatizatua, adimenduna eta segurua.
  • AA bidezko datuen kudeaketa adimenduna eta zibersegurtasuna, mugikortasun konektatu eta autonomo baten alde.
  • Lurralde- eta gizarte-kohesioa: Intermodalitatea, irisgarritasuna eta mugikortasun-eredu berriak.
  • Hiri-mugikortasunaren kudeaketa, plangintzan, logistikan eta gobernantza adimendunean oinarritua.
  • Mugikortasuna, hidrogenoa eta mugaz haraindiko lankidetza Pirinioetan, POCTEFA PHYRENE proiektuaren esparruan.

Mahai-inguru horiek mugikortasun jasangarriaren zeharkakotasuna eta ikuspegien aniztasuna utziko ditu agerian, eta gai ugariri helduko dizkiete, hala nola industria eta energia, digitalizazioa, segurtasuna, lurralde-kohesioa edota hiriaren kudeaketa.

Sektoreko topaketak, azokaren parte

MUBIL Mobility Expo, gainera, sektoreko topaketak izateko erakarpen-gune bilakatu da, eta hainbat eragilek azoka hau hautatzen dute, bereziki, bilera estrategikoak egiteko. Edizio honetan, honako topaketa edo bilera hauek egongo dira:

  • Ibilgailu autonomo eta konektatua.
  • Merkantzien Hiri Banaketari (MHB) buruzko II. bilera sektoriala.
  • Euskadiko Mugikortasun eta Logistika Klusterraren batzar nagusia (bazkideak soilik).
  • BASQUENERGY Klusterraren kargatze elektrikoari buruzko foroa.
  • PHYRENE Proiektuaren bilera pribatua (Europar Batasunak finantzatutako proiektua, hidrogeno berriztagarriaren erabilera sustatzen duena).
  • BH2Cren mugikortasunaren bertikalaren VII. topaketa.
  • Direbús Enpresen Elkartearen biltzarra (bazkideak soilik).

Jakintzaren eta harremanen ekosistema honekin batera, City Marketplace ekimena daukagu, hirien benetako erronkak eta enpresen konponbideak uztartzeko jarduera.  Helburu horrekin, MUBIL Mobility Expok “Mugikortasun aitzindaria: hiriko arrakasta-istorioak eta mugikortasunari buruzko ikasketak” mahai-ingurua antolatu du, EIT Urban Mobility erakundearekin batera. Hiri-mugikortasuna ardatz gisa hartuta, elkarrizketa azkar bat ere antolatu da, erabiltzaileen eta enpresen mugikortasun elektrikoa finantzatzeko mekanismoak jorratuko dituena.

Edizio honetan beste berrikuntza bat ere egongo da: MUBIL Mobility Experience, lurraldeko erreferentziazko enpresetara bisitak egiteko aukera ematen duena.

Horrekin guztiarekin, MUBIL Mobility Expo funtsezko jardunaldia da mugikortasun jasangarria ulertzeko, hari buruz hitz egiteko eta haren etorkizuna elkarrekin eraikitzeko, erakusketak, jakintza, arlo publiko eta pribatuaren arteko lankidetza eta aukerak uztartzen baititu gune berean.

MARIA TSAVACHIDIS

CEO
EIT Urban Mobility

La Dra. Maria Tsavachidis es la directora general de EIT Urban Mobility, una comunidad europea de conocimiento e innovación para acelerar la transición hacia la movilidad urbana sostenible y los espacios urbanos habitables. Antes de incorporarse al Instituto Europeo de Innovación y Tecnología en 2018, fue responsable de Innovación en Siemens durante más de 20 años, empresa en la que ocupó diferentes puestos. Comenzó su carrera como investigadora en el campo de los sistemas de transporte inteligentes y tiene un doctorado en ingeniería de tráfico por la Universidad Técnica de Múnich.